Katalog Plus
Bibliothek der Frankfurt UAS
Bald neuer Katalog: sichern Sie sich schon vorab Ihre persönlichen Merklisten im Nutzerkonto: Anleitung.
Dieses Ergebnis aus BASE kann Gästen nicht angezeigt werden.  Login für vollen Zugriff.

UBE3Aren substratuak identifikatzen Angelman sindromearen ingurukoak argitzeko

Title: UBE3Aren substratuak identifikatzen Angelman sindromearen ingurukoak argitzeko
Authors: Ramirez, Juanma; Lectez, Benoit; Osinalde, Nerea; Elu, Nagore; Mayor, Ugo
Source: EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria ; issue 36, page 151-161 ; ISSN 2444-3255 0214-9001
Publisher Information: EHU Press
Publication Year: 2020
Description: Angelman sindromea neurogarapenezko gaixotasun bakana da, eta, arrazoiak arrazoi, neuronetan amarengandik jasotako UBE3A genearen kopia adierazten ez duten gizabanakoek pairatzen dute. UBE3Ak E3 ubikuitina ligasa entzima bat kodetzen du, zeina, E1 eta E2 entzimekin elkarlanean, itu-proteinei ubikuitina deritzon molekula txiki bat itsasteaz arduratzen den. Proteina bati ubikuitina gehitzeak berebiziko eragina izan dezake beraren patuan; izan ere, besteak beste, proteinen biziraupena, zelula barruko kokapena edota proteinen arteko elkarrekintzak baldintzatu ditzake. Beraz, ubikuitinazio-prozesuaren garrantzia ikusirik, eta UBE3Aren funtzioa zein den aintzat hartuta, pentsatzekoa da UBE3Aren faltan beraren itu-proteinen ubikuitinazio-maila gutxitua egongo dela, eta horrek eragin zuzena izango duela ez soilik proteinetan, baita zelularen funtzionamenduan ere. Angelman sindromea pairatzen dutenen zelula mailako kalteen jatorria ulertzeko, ezinbestekoa da UBE3Ak kodetzen duen E3 ubikuitina ligasaren itu-proteinak edo substratuak zeintzuk diren jakitea. Hori argitze aldera, UBE3A gainadierazten duten eta gainadierazten ez duten Drosophila eulietan ubikuitinatuta dauden proteinak aztertu eta konparatu ditugu. Ubikuitinatutako proteinak arrantzatzeko, gure laborategian garatutako BioUb estrategia erabili dugu, eta, ondoren, horiek identifikatzeko eta kuantifikatzeko, masa-espektrometria (MS) erabili dugu. Identifikatutako ehunka proteinetatik, 79k betetzen dituzte UBE3Aren substratu izateko irizpideak. Horien artean dago Rnp10, aurretiaz UBE3Aren itu-proteina gisa deskribatu den proteina. Horrez gain, Rngo deituriko proteinak piztu zuen gure arreta, eta, biologia molekularreko teknika osagarriak erabiliz, MS bidezko emaitzak berretsi ditugu. Gainera, giza zelulak erabiliz, Rngo-ren homologoa den DDI1 ere UBE3Aren substratua dela frogatu dugu. Etorkizunean, gure helburu nagusiak hiru dira: (i) MS bidez identifikatutako UBE3Aren substratu-izangai gehiago egiaztatzea, (ii) proteina horiek gizakietan ere UBE3Aren substratuak ...
Document Type: article in journal/newspaper
Language: unknown
DOI: 10.1387/ekaia.20822
Availability: https://doi.org/10.1387/ekaia.20822; https://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia/article/viewFile/20822/18864
Rights: http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0
Accession Number: edsbas.624255C6
Database: BASE